Eskoriatzako Gabez Takarraran lasterketaren laugarren edizioan Iñaki Uribe-Etxebarria eta Hassan Ait Chaou izan ziren gizonezko azkarrenak –batera amaitzea erabaki zuten, irudi ederra utziz– eta Nerea Amilibia izan zen helmugaratu zen lehen emakumezkoa. [ARGAZKIAK]
96 lasterkarik amaitu zuten horren berezia den lasterketa. Hasi aurretik Eskoriatza Kirol Elkarteko presidente ohiak omendu zituzten, "kirolaren eta herriaren alde" musu truk egindako lanagatik. Helduen aurretik zortzi gaztetxok bederatzi kilometroko ibilbidea osatu zuten.
Sailkapen osoa ikusteko klikatu hemen.
Aritz Gordo argazkilariaren argazkiak ikusteko klikatu hemen.
Gabez Takarraran lasterketaren kronika eta protagonisten iritziak asteleheneko Goiena paperean.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.