TXIRRINDULARITZA Denboraldiko azken lasterketa Aramaion

Eneko Azkarate 2014ko eka. 23a, 08:49

Lasterketetan parte hartu zuten txirrundulari guztiak elkarrekin zapatuan Aramaion.

Gazte mailako txirrindulari txapelketa jokatu zen zapatuan Aramaion. Benjamin, alebin eta infantil mailetan aritu ziren txirrindulariak. Dorleta Txirrindulari Eskolak antolatu zuen eta denboraldiko azkena izan zen.

Benjaminetan, 5 txirrindulari izan ziren eta denek jaso zituzten domina: Xabat Kastaños, Beñat Bukete, Aimar Madina, Zubia eta Haimar Izagirre.

Alebinetan, hauxe izan zen sailkapena:

1. Aitor Altube.
2. Unai Cueva.
3. Aimar Erostarbe.

Dorleta Txirrindulari Eskolako lehena Julen Alcalde izan zen.

Infantiletan, berriz, honako hauxe sailkapena:

1. Iñigo Aranburu
2. Adrian Perez
3. Iñigo Rodriguez.

Dorleta Txirrindulari Eskolako lehena Joseba Rodriguez izan zen eta Aramaioko lehena Martin Abarrategi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak