GIMNASIA ERRITMIKOA Ikasturtea agurtzeko festa ederra Bergaran

Julen Iriondo 2014ko ekainaren 23a

Gimnastak Bergarako kiroldegian egubakoitzean.

Bergarako Ariznoa klubeko 100 gimnastak –herrikoak eta Antzuolakoak– batu ziren egubakoitz arratsaldean Labegaraietan. Kiroldegia bete zuten ikusleen aurrean, hainbat ariketa, dantza eta koreografia egin zituzten, bakarka zein taldeka. Ikasturtean zehar txapelketetarako eta erakustaldietarako prestatutakoak berriro ere erakusteko eguna izan zen, 5 eta 19 urte arteko gimnastentzat. Azken saioa denek batera egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak