Ekainaren 28an itxiko dituzte Eskoriatzako kiroldegiko beheko solairuko zerbitzuak
Mirian Biteri
2014ko ekainaren 19a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Obrak direla eta, Sanpedroetatik urrira bitartean, itxita egongo da Eskoriatzako kiroldegiko beheko solairua. Makina gelako zorua berritzearekin batera, barruko igerilekuaren sakonera murriztuko da denbora tarte horretan. Erabiltzaileengan eragina izango dute lan horiek: besteak beste, kanpoko zein barruko igerileku barik geratuko dira aurtengo udan eskoriatzarrak.