Amparo Sanchez, Anje Duhalde eta Kashbad Errekan Gora jaialdian

Jagoba Domingo 2014ko eka. 17a, 15:00

Amparanoiako Amparo Sanchez edo Anje Duhalde izango dira aurtengo Eskoriatzako Errekan Gora jaialdiko izarrak. Gaur aurkeztu dute Eskoriatzako Aitzorrotz elkarteak eta Udaleko ordezkariek Errekan Gora jaialdiaren zazpigarrena eta beste urte batez kalitatezko musikagatik apustu egin dute.

San Pedro jaiak amaitu ostean ekingo diote Errekan Gora jaialdiaren zazpigarren edizioari, joan den urtean baino kontzertu gutxiagorekin baina antolatzaileek azpimarratu dutenez, kontzertu indartsuagoekin. Uztailaren 4ean izango da lehengo kontzertua eta ez edonolakoa; Amparanoia taldeko abeslaria eta liderra, Amparo Sanchez Huheziko klaustroetan egongo da Alma de cantaora disko berria aurkezten, akustikoan baina boskote formatuan. Horrez gain, Anje Duhalde uztailaren 18an Azkoaga Enena hotelean egongo da eta Kashbad eta Eratu uztailak 26an Santa Marina plazan. Beñat Herce alkatea ere pozik zegoen aurtengo kartelarekin.

Horrez gain, Eskoriatzako txokoak ezagutzera emateko lanean jarraitu dute aurten ere, eta horretarako uztailaren 5ean, Iruñako J&P Brass Band haize taldea, herrian zehar kontzertu ibiltaria eskainiko du kamioi baten gainean. Gauean berriz, Fernando Eskoriatza plazan beste emanaldi bat eskainiko dute.

Musika estiloei dagokionez, aurtengoan ere, eskaintza polita prestatu dute eta zazpigarren edizio honetan, herrian ekimenak bere lekua hartuta duenean, hurrengo pausua bilatzen dabiltza Aitzorrotzekoak: Eskoriatzan eta bailaran ere jaialdi erreferentea izatea hain zuzen.

EGITARAUA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak