Ekainaren 9tik 14ra ospatuko den hamalaugarren edizio honetan zenbait ekitaldi egingo dira herrian zehar. Chiapaseko (Mexiko) hainbat proiektu eta komunitate nola lagundu erakusteko helburuarekin antolatu dute aste hau, besteak beste.
Zaharren Egoitzatik Santa Marina Plazara trikitilariekin eginiko 'Udaberri paseoak' eman zion hasiera ospakizunez josita egongo den aste honi. Jarraian Senzala taldearen Capoeira erakustaldia ikusi eta Alaitzen taldearekin kanta mexikarrak abesteko aukera egon zen, Auzoko taldearen te dastaketak lagunduta.