Jendaurrean egongo dira asteburuan Eskoriatzako toponimoak

Mirian Biteri 2014ko mai. 8a, 12:43

Eskoriatzako toponimoen gaineko erakusketa egongo da ikusgai egubakoitz arratsaldean eta zapatu goizean, herriko kultura etxean. Euskaltzaindiara bidali eta udalbatzak jasotako leku izen horiek behin betiko onartu aurretik, jendaurrean jarri gura izan ditu Eskoriatzako Udalak, egon daitezkeen akatsak zuzentze eta ekarpen berriak jasotze aldera.

2011. urte bukaeran hasi zuten Eskoriatzako toponimoen azterlana. Faseka dabiltza lan hori egiten. Hasieran, artxiboak eta erregistroak bezalako iturri dokumentalak aztertu zituzten, eta, iazko udaberrian ahozko toponimiaren bilketa egin zen; Oxel Uribe-Etxebarriak egin zuen landa lan hori.

Idatziz nahiz ahoz jasotako dokumentazioa udalerriko lekuak ezagutzen dituztenekin kontrastatu ziren jarraian, hala nola, elizateetako arduradunekin edo basozainekin; eta gero toponimo bakoitza mapetan kokatu zituzten; hain justu, horixe da egunotan erakusgai dagoena.

Onintza Ezkibel

Joan den domeka arratsaldean ere zabalik egon zen erakusketa, eta egun horretan nahiz zabalik egongo den datozen egunotan, Onintza Ezkibel eskoriatzarra topatuko dute bisitariek bertan, ekarpenak eta zuzenketak jasotzen.

Herrigunean ez ezik, elizateetan ere egingo dute kontraste lan hori

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak