DZ erreportajea: Bertxio bertso saioa

Irati Goitia 2014ko ots. 16a, 15:00

Bertso saio berezia egin zuten joan zen astean Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean: Bertxio. Amets Arzallus eta Miren Amurizak Twitter bidez bidalitako gaiei erantzun behar izan zieten. Bertan izan ginen 'Debagoiena Zuzenean' saiorako erreportajea egiteko. Hemen duzue ikusgai.

Ikusleek Twitter bidez bidali zituzten bi bertsolarientzako gaiak, tartean, baita argazkiak eta bideoak ere.  Esaterako, puntukako ariketan, Arzallusi Cristiano Ronaldoren argazkia jarri zioten, eta Amurizak Arzalllusi zein pertsonaia tokatu zitzaion asmatu behar izan zuen. Erreportajean dituzue entzungai bertso horiek. Umorea izan zen nagusi saio guztian zehar. Aretoa bete egin zen. Adin tarte guztietako jendea izan zen, gazte zein heldu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak