Hotzari aurre eginez, eskoriatzarrek ez die hutsik egin urtero Zuhaitz Egunarekin duten hitzorduari. Gaztetxo zein helduak aitzurra hartu eta zuhaitz bat baino gehiago landatzera animatu dira gaur goizean. Familia osoak ikusi ditugu Eskoriatzako bidegorrian zehar zuhaitzak nola landatzen dituzten ikustera joateko espedizioan. Guztira, 48 zuhaizka landatu dituzte, jaiotako ume bakoitzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.