Aizkorri-Aratz parkeak kezka sortu du erabiltzaileen artean, hori arautzeko araudiaren eraginagatik. Eskoriatzako Mendiola eta Bolibar elizateetako eta Lete auzoko alkateek informazio falta salatu zuten joan den astean, eta gaineratu dute egindako araudia ez datorrela bat euren filosofiarekin. Horren gaineko azalpenak emateko hitzaldia eman zuen atzo, Eskoriatzan, parkeko zuzendari Iraitz Zubeldiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.