Udal gobernuko kideek eta oposiziokoek foro formal kontsultiboak egingo dituzte
Amaia Txintxurreta Guridi
2012ko ekainaren 23a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo egin zuten ohiko osoko bilkuran hartutako erabakia da. Oposiziokoek udal gobernuko kideei egotzi zieten informazio asko ez dietela eurei ematen; alkateak, berriz, argi utzi nahi izan zuen eurek duten informazioa emateko inoiz ez dutela arazorik izan eta egiten dieten galdera guztiei erantzuten dietela.