Zauritu bako sutea izan da gaur Eskoriatzan, ordu batak inguruan. Hidalga kaleko bloke bateko lehenengo solairuan izan da, etxebizitza baten. Ertzaintzak esandakoaren arabera, zartagin batek eta sukaldeko tximiniak su hartu dute. Suhiltzaileen kamioi batzuek agudo kontrolatu dute egoera. Ertzaintza eta larrialdietako langileak ere joan dira, baina, zorionez, ez da ondorio larririk izan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.