Eskoriatzako Udalak beste zinegotzi bat dauka: Igor Ezpeleta. Bilduko Leire Urtzelaik karguari uko egin zion, eta haren lekua hartu du. Ofizialki, abuztuaren 1ean hartu zuen zinegotzi jesarlekua Ezpeletak, ezohiko osoko bilkuran. Bilduren, Elizateen eta EAJren aldeko botoekin eta Ezker Batuko kontrako botoarekin onartu zen proposamena. Kirol, Ingurumen, Turismo eta Komunikazio zinegotzia izango da Igor Ezpeleta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.