Intxorta 1937 kultur elkarteak antolatuta, bi ordu eta erdiz antzeztutako bisita gidatua izan da Elgetan. Arratiako gudarien iritsiera eta antolaketaren lekuko izan dira bisitariak eta haien ibilerak zein izan ziren ikusi eta ikasi dute gertatutako lekuan bertan.
Atzoko euri zaparradak tarteko, ibilaldia laburtu dute; izan ere, lokatz handia zegoen Intxorta Txikin. Andra Mari plazatik abiatu da bisita antzeztua eta geldialdiak egin dituzte Salbador kalean, Salbador ermitan, Intxortako lubakietan, Belgiarren posizioan eta Intxortako Atean.
50 bat boluntarioren lanari esker 1936ko borrokaldietan gertatutakoak ezagutu dituzte eta eman ziren indar desorekaren berri izan dute.
Eguraldi iragarpena dela-eta plazan egitekoa zen ekitaldia Espaloia kafe antzokian izango da azkenean. 13:30ean hasiko da.
Oharrak: albistea osatzen ari gara.