Herri Curriculuma erabilgarri dago, eta umeei begirako tresna pedagogiko berria da

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko urtarrilaren 29a

Material didaktiko berria ezagutzen, aurkezpenean.

Martitzean aurkeztu zuten tresna berria. Herriko umeek Elgetari buruz gehiago ikas dezaten sortutako baliabidea da. Eskolan erabiliko dute, baina eskuragarri dago denendako labur.eus/elgetako-herri-curriculuma loturan.

Elgeta Herri Hezitzailea egitasmoaren baitan sortua, herriko askotariko elkarteek eta eragileek elikatu dute, eta Udala eta Herri Eskola izan dira bultzatzaile nagusiak. "Elgetako berbak, herriaren historia, toponimia –auzoak, mendiak, errekak– eta jolas tradizionalak batzen ditu", azaldu du Hezkuntza zinegotzi Kepa de Vega Izagirrek. "Hiru ikas egoera jaso ditugu eta hainbat baliabide daude umeek Elgetaren inguruan ikas dezaten".

Baliabide horien artean daude mapak, karta-jokoak eta ipuinak. Proiektua aurreko ikasturtean jaio zen, eta orduan abiatu zuten Herri Curriculumaren sortze-prozesua. Herriko ondare materiala zein ez-materiala bildu, antolatu, sailkatu eta umeekin lantzeko forma ematen hasi ziren.

Herri Eskolako klaustroaren inplikazioa zuzena izan da, eta erabiltzen hasi direla esan du Maria Uriarte Artamendi irakasleak: "Herri Curriculum zehatz honekin, Elgetaren inguruan aurretik egiten genuen lanketa hobeto egiteko modua izango dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak