ALBISTEAK

GOIENA aldizkaria jasotzen jarraitu nahi duten elgetarrek eskaera berritu behar dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko urtarrilaren 15a

Banaketa-zerbitzua hobetzeko Debagoieneko gainerako herrietako sistema bera ezarriko da Elgetan ere. Hilabete dago eskaera egiteko. Salbuetsita daude Puntua etxean jasotzen dutenak –Goienakideak–.

GOIENA aldizkaria etxean jasotzea doakoa izango da aurrerantzean ere, baina jaso gura duten eta Goienakide ez diren elgetarrek eskaera berritu beharko dute. Helburua da, besteak beste, banaketa zerrendako datuak eguneratzea. 

Eskaera berritzeko bost bide daude: Whatsapp zein Telegram bidez, 688 69 00 07; harpidetza@goiena.eus helbide elektronikora idatzita; 943 25 05 05 telefono-zenbakira deituta; edo formulario hau beteta.

Goienakideek –Puntua aldizkaria etxean jasotzen dutenek– ez dute eskaerarik egin behar: orain arte bezala, barikuro GOIENA eta Puntua aldizkariak jasoko dituzte etxean.

Eskaera egiteko hilabete

Eskaera egiteko hilabete dago. Ordura arte, orain arte moduan egingo dute banaketa, baina, ostean, eskaera egin dutenek bakarrik jasoko dute GOIENA aldizkaria.

Puntua ere jasotzen hasi gura duenak eskaera-orrian bertan adierazi behar du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak