Puntaik Punta ospatu dute Elgetan

Mireia Bikuña 2024ko mai. 13a, 15:13

Zortzigarrenez ospatu da aurten Puntaik Punta Debagoieneko bidezidorren jaialdia, eta Elgetak hartu du, asteburu osoan, askotariko ekintzez osatutako egitaraua.

Herritarrek ondo erantzun dute, egubakoitzetik. Intxorta Txiki gauez argiztatzera jende mordoa joan  zen, adibidez. Baina bereziki zapatua izan zen jendetsua, eguraldiak lagunduta.

Mendizaleen plazan senderismo eta artisau azoka egin zuten. Postu ezberdinak, mendi ibilbideei buruzko informazioarekin eta eskuz egindako bitxiekin eta osagarriekin. Poltsak, belarritakoak, giltzatakoak…. Etxeko artisauak ere egon ziren. Horiek, artisau garagardoarekin.   

Zapatu eguerdian neska-mutiko mordo bat elkartu zen abentura-gunean. Sokak, tirolinak, rapelatzeko gunea, oreka mantentzeko jolasak…. Gustura ibili ziren begiraleak eta umeak.

Musikarendako lekua

Musikak ere  izan zuen lekua Puntaik Punta jaialdian. Gozategiren kontzertua izan zen jende gehien batu zuena. Baina, herriko musikari Unai Cantabranak ere izan zuen bere musika herrikideen aurrean erakusteko aukera. Berak konposatutako kantuak eta bertsioak eskaini zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak