Zuhaitz landaketa egin zuten martxoaren 9an, Elgetan. Udalak antolatu zuen ekimena, eta bertan 20 zuhaitz landatu ziren, guztiak fruitu-arbolak. Bost espezie ezberdin landatu ziren, bakoitzetik lau ale. Landatutako zuhaitzak mertxikondoak, okaranak, aranondoak, limoiondoak eta gereziondoak izan ziren. 11:30ean plazan elkartu ziren parte-hartzaileak eta landatzeko gunera joan ziren, Pagatzako industrialdean Udalak duen lursail batera.
Udalak adierazi duenez, momentuz hau izango da egingo duten landaketa bakarra, baina zuhaitzek duten garrantziaz jabeturik, burua dute aurrerago halako beste saio batzuk antolatzea, hala, Udalaren beste lursail batzuk aprobetxatzeko.