ALBISTEAK

Jai giroan eman zioten ongi etorria udazkenari Elgetan

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko irailaren 25a

Zapatuan ospatu zuten Udazken Jaia egun osoko egitarau betearekin. Herriko plazan baserritarren eta artisauen azoka egin zuten dozena bat posturekin. Etxeko txikienentzat tirolina jarri zuten, eta, zapatua aprobetxatu zuten Intxortako Igoera egiteko ere; Nerea Goikoetxea eta Martin Egizabal izan ziren azkarrenak. Arratsaldean tortilla patata lehiaketa izan zuten eta Hondarribi taldeak egin zuen goxoena epaimahaikideen ustez.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak