Sendabelarrak ortuan edo loreontzietan landatzeko proposamena egiten du Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea izeneko liburuan. Argiaren eskutik argitaratutako liburua da eta Larrea herriz herri dabil ikastaroak eta hitzaldiak egiten. Elgetako liburutegian izan berri da. Jendea gelditu da kanpoan eta uztailaren 6an egingo dute berriz. Interes handia pizten duen gaia da, zalantzarik gabe.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.