Atzegi elkarteko Debagoieneko kideak Elgetan elkartuko dira zapatuan. Pandemia aurretik urtero egiten zuten Debagoieneko Atzegi Eguna; txandaka–txandaka, bailarako herri guztietan. Pandemia heldu zen ordea eta etenaldia eragin zuen. Aurten, berriz elkartuko dira. Nobedadeak ere badituzte; izan ere, berriki aldatu dituzte herrietako ordezkariak. Jokin Antxia eta Agurtzane Barrutia dira lekuko aldaketa horretako adibideetako bat. 'Hemen Debagoiena' saioan izan dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.