Antolatzaileek balorazio oso positiboa egiten dute eta parte-hartzaileek ere bai. Barikuan 17:00etan hasi zen txapelketa eta aste bukaera osoan izan dira partidak frontoian. Finalerdiak eta finalak atzo, domeka, jokatu ziren.
Emakumezkoetan Maitena Mañarikua eta Mireia Rubio nagusitu dira. 25-11 gailendu ziren. Finalean Maialen Ezeolaza eta Ihintza Imaz izan zituen aurrez aurre, Ataun eta Idiazabalgoak. Hasieratik nagusitu ziren elgetarrak eta beste behin haiek jantzi dute txapela. Iaz ere Mañarikua eta Rubio izan ziren txapeldun.
Gizonezkoen txapelketako finalak luze jo zuen. Ordu eta erdi pasatxoko partidua izan zen. Norgehiagoka ia osoa aurretik izan ziren markagailuan Elgetako bikote Beretxinaga-Unzetabarrenetxea. Azken txanpan, ordea, gehiago izan ziren elorriokoak eta 22-22 berdindu ostean hiru tanto egin zituzten jarraian Gontzal Azkarraga-Urizarrek eta Unai Hernaltesek. Amaierako emaitza; 25-22.