ALBISTEAK

Elgeta-Kanpanzar GI-2639 errepidea hobetzeko lanak maiatzean hasiko dituzte

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko otsailaren 21a

Elgeta eta Kanpanzar lotzen dituen GI-2639 errepidea hobetzeko lanak maiatzean hastea aurreikusten dute. Proiektua nork egingo duen esleitzea falta da. 380 mila euroko kostua izango dute lanek eta hiru hilabetetan bukatzea espero da. Hamar bihurgunetan atzeman zituzten arrisku guneak eta guztira, 6,5 kilometroko luzerako ibilbideko bihurguneak leundu eta handituko dira. Lanak egin bitartean errepidea ez dela moztuko esan du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituren diputatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak