San Sebastian kofradiako nobleak urteko ospakizunerako elkartu dira gaur Elgetan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urt. 20a, 18:16

San Sebastian egunean egin dute aurten ere urteko ospakizuna San Sebastian kofradiako nobleek. 1482an Errege Katolikoek sortu zuten kofradia hau. Aurten, Angiozarkoak batu dira.

Pandemiagatik, azken bi urtetan ez dute urteko batzarrik egin, baina aurten bai. San Sebastian egunez, gaur, elkartu dira Elgetan. Meza izan dute lehenengo eta sakristian egin dute gero urteko batzarra: urteko gorabeherak aipatu dituzte, zuzendaritzako kide berriak izendatu eta urteko kuota ordaindu. Ondoren, Lola jatetxean bazkaldu dute denek elkarrekin.

San Sebastian kofradia 1482an sortu zuten Errege Katolikoek, "lur jabeei euren lurrak defendatzeko armak erabiltzeko baimena emanez", kofradiako idazkari Juan Ramon Irazabalek azaldu duen moduan. Garai hartan, XV. mendearen bigarren erdian, Ubera eta Angiozar ere Elgetako lurretan zeuden, eta talde bakoitzeko 20 kide zeuden kofradian. "XX. mende hasieran Ubera eta Angiozar Bergara izatera pasa ziren eta orduan banaketa gertatu zen: Uberak eta Elgetak elkarrekin jarraitu zuen eta Angiozarrek bere kontura. Aurten arte. Beraiek euren kontuak eramaten dituzte baina ospakizuna elkarrekin egin dugu aurten", dio Irazabalek. 

Angiozar batuta, egun 26 lagun ditu San Sebastian kofradiak: Elgetako 20, Uberako 1 eta Angiozarko 5. Gero eta gutxiago dira baina oraindik eusten diote urtero elkartzeko ohiturari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak