Josu Chueca: "Elkartasuna gauzatzeko sortutako erakundea espioitza sarea bihurtu zuten lau emakumek"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urr. 21a, 08:50

30-50 lagunek osatu zuten Alava Sarea, eta 1937tik 1940ra egin zuen lan lau emakume izanik ernamuina. Elizondoko Bittori Etxeberriak sortu zuen sarea. Gutxira batu zitzaizkion Tere Verdes, Delia Lauroba eta Itziar Mujika. Espetxean zituzten senideei laguntzeko hasi ziren kartzeletan sartzen, eta handik gutxira hasi ziren informazio ezkutua pasatzen. Josu Chueca historialariak egin dio jarraipena Alava Sareari. Hitzaldia egiten izan zen atzo Elgetako Memoria Jardunaldien azken ekitaldian.

Informazio oso baliagarria pasatu zuten mugaz bestalde, asko eta asko erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzari helarazteko.Errepublikako eta Kataluniako gobernuen dokumentu sekretuak ere izan zituzten esku artean.

Alava Sarea 1940an jausi zen, Gestapo Eusko Jaurlaritzaren Parisko egoitzan sartu zenean. Alava Sareko kideak atxilotu eta asko eta asko heriotza-zigorrera kondenatu zituzten. Sareko kide Luis Alava fusilatu egin zuten. Etxeberria, Verdes, Lauroba eta Mujikak bost urte egin zituzten preso. Azkenean indultua jaso zuten baina Euskal Herritik kanpo bizitzeko baldintzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak