Skate parke berria dute Elgetan. Itxaronaldia agian luze egin zaie zain zeuden erabiltzaileei, baina jarri dutenetik ari dira bai etekina ateratzen. Aurretik bazegoen beste skate parke bat leku berean. Egurrezkoa zen eta aldiro kroskak ateratzen zitzaizkion eta konponketak behar zituen. Hura erretiratu eta berria jartzea erabaki zuen Udalak. Abuztuko bigarren hamabostaldian iritsi da skate parke berria.
32.000 euroko aurrekontua izan du skate parte berriak eta aurrekoak baino gehiago irautea aurreikusten du Udalak. Neska-mutikoak pozik daude azpiegitura berriarekin. Bada honezkero kolpe bat edo beste hartu duenik, baina figurak egiten ikasteko saiatu beharra dago!
Hobekuntzak bi jolasgunetan
Bada nobedaderik, baita ere, Torrealdeako zein Emakume Erresistenteen plazako jolasguneetan. Ziburu berriak ipini ditu Udalak, eta kautxozko lur berria jarri dute bi eremuetan. Lur berri hori jartzeko 13.700 euroko inbertsioa egin du Udalak.
Horrekin batera, pilotalekuko teilatuan, Arraoz baserrirako bidean eta herri eskolan ere egin dira lanak abuztuan.