Ardofaktoa, atzo, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko uzt. 16a, 10:39

Morau eta Beñardo, Beñardo eta Morau… bi musikariek tarte atsegin bat igarotzeko aukera eman zuten atzo Elgetako Ozkarbi elkartean. Bi hilabete eskas dira Ardo disko-liburua kaleratu dutela. Ardoaz baino gehiago ardoaren bueltan sortzen direnak dituzte kantugai lan berrian.

Urtebete inguru eman dute Ardo ontzeko lanketan eta serio hartu dute kontua beti ere hain propioa duten umorearekin blaituta. Nola kentzen dira ardo orbanak erropetatik, zergatik gordetzen ditu jendeak botila ardoak urteetan eta urteetan altxorra bailira gehien gehienetan ozpindu egiten denean, zergatik dute ardo gehienek Marques, Conde edo Señorio izena… Eta galderen artean, noski, zer da ardo ona eta zer da ardo txarra?

Erantzun oso pertsonalak dituzte Andoni Tolosak Morauk eta Beñardo Goietxek. Disko-liburuan jaso dituzte. Morau-ren hitzak, Beñardo Goietxeren musika eta Martin Martiarenaren ilustrazioak elkartzen ditu lanak. 

Gustura aritu ziren Elgetan Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak Ozkarbi elkartearen laguntzarekin antolatutako emanaldian. Bide batez jakin ardoaren inguruko ikerketak martxan jarraitzen duela; izan ere, ez du amaierarik. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak