HEMEN DEBAGOIENA

Tinbre askoko ahotsa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko uztailaren 6a

18 urte ditu Unai Cantabrana Amesti elgetarrak. Batxilergoa bukatu berri, datorren ikasturtean Ikus-entzunezko ikasketak egiteko asmoa du Mondragon Unibertsitatean; hala ere, musikagintzan ere bidea egiten jarraitu gura du. Izan ere, etorkizunera begira, haren ametsetako bat musikari profesionala izatea dela aitortu dio Akordeak saioko lantaldeari.