Julia Monge: "1936ko gerrako umeek ez dute ez justiziarik ez arretarik izan"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko eka. 22a, 19:48

Aurten betetzen dira 85 urte gerratik ihesi milaka haurrek erbesterako bidea hartu zutela. Gerrako umeak dira, eta haien memoria eta testigantzak jasotzeko Debagoienean abiarazitako ikerketa Gipuzkoa osora zabalduko da orain.

Intxorta 1937 kultur elkartea da eragile nagusia eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ikerketa bat dute martxan. Dagoeneko 6.819 umeren kasuak identifikatu dituzte. Testigantzak jasotzea da orain helburua. Julia Monge Intxorta 1937 kultur elkarteko ordezkaria da eta deialdi berezia egin du. 678 24 20 31 telefono zenbakia eta intxorta1937@gmail.com helbide elektronikoa eman ditu kontakturako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak