HEMEN DEBAGOIENA

Imanol Larrea: "Ikerketa egitea garrantzitsua da; eta argi ikusten dugu euskararen egoera zaurgarria dela"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mai. 31a, 14:56

Soziolinguistia Klusterrak aurreko astean eman ditu 2021ean egindako euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzak. Kaleko elkarrizketetan zortzi lagunetik bat ari da euskaraz eta erabilera egonkor dagoela esan daiteke; alde gutxi baitago 2016an egindako neurketaren emaitzekin. Baina badaude aldeak lurraldeari edota adinari erreparatzen badiogu. Soziolinguistika Klusterreko zuzendaria da Imanol Larrea antzuolarra. Datuen irakurketa egiten lagundu digu. Garrantzitsuak dira etorkizuneko ekimenak zehazteko; egonkortzetik atera eta hazkundean urratsak emateko. Klusterrak datu orokorrak aurkeztu ditu orain; ekainean emango du eskualdez eskualdeko datuen berri, eta udazkenean herriz herriko datuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak