Elgetako udalbatzako bi alderdietako ordezkariak izan dira omenaldian, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza eta Kultura demokratikoaren zuzendari Ion Gambra.
1937ko apirilaren 24an sartu ziren Elgetan tropa frankistak. Urtero moduan data horren bueltan egin ohi duten moduan, ekitaldi berezia egin dute Elgetan, Udalak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatuta. 1936 eta 1937 urte artean hil zituzten 33 elgetarrak omendu dituzte bertan, eta aipamen berezia egin diete baita ere frankismoaren krimenak argitzeko kereiletan testigantzak eman dituzten herritarrak.
Elgetako udalbatzako bi alderdietako ordezkariak izan dira omenaldian, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza eta Kultura demokratikoaren zuzendari Ion Gambra.
2022 api 24 Elgeta
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.