Zumaia Flysch Trail mendi maratoiaren XII. edizioa jokatu zein igandean, eta Oihana Kortazar elgetarrak bigarren postuan gurutzatu zuen helmugako marra, Charlotte Morgan eskoziarrarengandik zortzi minutu eskasera. "Oso lokaztuta egon da ibilbidea, eta jaitsierak ez zeuden batere arriskatzeko; Charlottek gainditu nauenean, nire lasterketa egiteko erabakia hartu dut, aukera gehiago nuelako min hartzeko lehenengo postuan amaitzeko baino", adierazi zuen Kortazarrek probaren amaieran.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.