Iazko soberakinaren %89,7 bost egitasmora bideratu du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko uzt. 15a, 06:00

Bi handienak dira haur parkeetan jolas berriak jartzea eta udal eraikinetako koadro elektrikoak berritzea. Guztira, 91.555,80 euro dira.

Elgetako Udalak 102.000 euroko soberakinarekin itxi zuen 2020ko ekitaldia, eta gaur egindako ez ohiko osoko bilkuran diru kopuru horren zati handiena nora bideratu erabaki dute udalbatzako kideek.

Aurrekontuan aurreikusita dauden hiru diru-lerro handitzeko eta berriak diren beste bi sortzeko izango dira 91.555,80 euro, soberakinaren %89,7. Udal eraikinetako koadro elektrikoak berritzeko 15.597 euroko diru-lerroa zuen Udalak, eta beste 42.155 euro gehitzen dira orain. Kaleen eta parkeen mantenu lanetarako 8.000 euroko diru-lerro zegoen aurreikusita, eta 10.000 euroko gehikuntza egin diote. Irisgarritasun lanetarako, berriz, 2.400 euro zeuden aitortuta, eta 20.000 gehitzen dira.

Berriak diren egitasmoak dira haur parkeetan jolas berriak jartzea. Helburu horretara bideratuko ditu Udalak 30.000 euro. Udal eraikinetan dauden galderen errebisiorako, berriz, 5.000 euro onartu dituzte.

EH Bilduk egindako kreditu aldaketa proposamena ezin da eta aho batez egin du aurrera; izan ere, EAJko zinegotziek ere aldeko botoa eman dute. "Koadro elektrikoak berritzea eta galdarak errebisatzea beharrezkoak diren lanak dira. Eta, nola ez, herriko haur parkeetan jolas berriak jartzearen eta irisgarritasuna hobetzearen alde gaude", esan du EAJko zinegotzi Irune Berasaluzek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak