Irungo Udalean udaltzain posturako euskara jakitea ezinbesteko ez dela ebatzi du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak eta horri buruz jardun du Harira saioan Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko presidenteak, Iraitz Lazkanok. 30 urte bete berri ditu Uemak eta zapatuan ospatuko du Amasa-Villabonan, bide batez urteko batzar orokorra eginez. 90 euskal udalerri batzen dituen mankomunitateaz dihardu Lazkanok.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.