Hainbat gunetako hiri-altzariak "erabat utzita" daudela salatu dute oposiziotik

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mai. 5a, 18:05

Konponketak lehenbailehen egiteko eta beharrezkoa bada diru-lerro berria sortzeko eskatu diote udal gobernuari. Iraitz Lazkano alkateak ez du mantentze-lanen premia ukatu. Azaldu du maiatz amaierarako dituztela planifikatuta lan horiek udal brigadako langileek.

Oposizioak gogor kritikatu du hiri-altzarien egoera. "Mantenu falta ikaragarria" dagoela uste dute, eta "erabat utzita" daudela herriguneko zein inguruko pasealekuetako hainbat eserleku eta baranda. Herriak "itxura eskasa" erakusten duela iritzita neurriak hartzeko eskatu diote EH Bilduko udal gobernuari. 

Artekale eta eliza osteko bankuak eta barandak ipini dituzte adibide gisa, baita ere Kantoikua baserri ingurukoak, Asentziokoak zein Eibarrerako errepidean daudenak. 

San Roke osteko bizikleta gune inguruan, berriz, "bizikletak txukun aparkatzeko euskarriak" jartzeko eskatu dute umeek "lurrean eta traban ez uzteko".

Iraitz Lazkano alkateak ez du mantentze-lanen premia ukatu. Azaldu du maiatz amaierarako dituztela planifikatuta lan horiek udal brigadako langileek. Gaineratu du hala egin direla aurreko urteetan plaza inguruko hainbat baranda, eta aurreko asteotan egin direla, auzolanean, Intxortako ibilbidea txukuntzeko lanak. Altzari berriak erostea baino daudenak txukuntzea aurreikusten du Udalak.

Oposiziotik azaldu dute ez dela egoera puntuala, eta mantenu lanak urtero egin behar direla. Horrekin batera aipamen berezia egin diote Goimendi auzoan dagoen ermita inguruari. Eserlekuak guztiz hondatuta daude, eta berriki moztu dituzte hainbat zuhaitz.

Alkateak erantzun du zuhaitz horiek jabetza pribatukoak zirela, eta jabeak bota dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak