Poliki bada ere, txarrera doaz gaikako bilketa datuak Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mar. 16a, 11:28

Errefusera botatzen direnen artean bada zer hobetu, eta baita ere plastikoen frakzioan zein frakzio organikoan.

Urte hasieran argitaratu ditu Mankomunitateak 2020ko herriz herriko bilketa datuak. Elgetaren kasuan, aurretik ere atzemandako beheranzko joera baieztatu egin da; izan ere, lau urteotan sei puntu egin du behera gaikako bilketak. Horri gehitu behar zaio inpropio kopuru esanguratsua agertzen dela oraindik ere organikoaren edukiontzi marroian, ontzi arinen edukiontzi horian eta, batez ere, errefusaren edukiontzi grisean.

Akats nagusiak

Mankomunitateak duela gutxi egin du hondakinen karakterizazioa herrika. Datu horien arabera, frakzio organikoaren %3,88 inpropioak dira. Zabor-poltsak (%2,30), pixoihalak, konpresak, tanpoiak zein mukizapiak (%1,19) daude bertan.

Edukiontzi horira botatako %30,05 ere inpropioak dira: edukiontzi ez diren plastikoak (%5,39), ehunkiak (%5,04), pixoihalak, konpresak zein muki- zapiak (%4,96), film komertzial-industrialak (%3,44) eta materia organikoa (%2,48) aurkitu dituzte.

Azkenik, errefusaren edukiontzira botatako %73,54 inpropioa da, eta datu kezkagarria da hori. Aurkitu dira ontzi arinak (%7,05), materia organikoa (%6,14) eta bestelakoak (%60,36). Bestelakoetan sartzen dira, esaterako, ehunkiak, lurra eta obra hondakinak, fluoreszenteak...

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak