Elurra badoa urtzen, baina teilatuetan pilatutakoa da arrisku iturri egunotan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urt. 12a, 13:04

Aspaldiko elurterik handiena izan da honakoa eta aurreko egunetan elurra izan bada albiste orain izotz-arriskua da kezka iturri nagusia. Batez ere teilatuetan pilatu eta izoztu den elurra da zaindu beharrekoa. Jausten ari da eta elgetarrek teilatupeak saihesteko gomendioa jaso dute. Atzo bertan auto bat kaltetu zuen teilatu batetik jausitako elur plaka batek Torrealdea auzoan. Behera eta gora begira joan beharra dago Elgetan egunotan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak