Euskaltegian eta mintzalagunetan ibili da Arantxa. Eskolan eta lagun artean jaso du euskara Unaik. Etxeko hizkuntza ohituretan eragitea da orain erronka, eta Euskaraldiak aukera polita ematen du horretarako, baina aitortzen dute ez dela beti erraza.
Gustura daude Euskaraldiarekin. Arantxak beste jarrera bat ikusten du bere inguruan, eta Unaik ere bai.
Egun gutxi barru amaituko da bigarren Euskaraldia, baina ez horrela euskara ikasten jarraitzeko Arantxaren ahalegina. Dakitenek euskaraz egitea eta euskaraz egiteko aukera ematea da jaso dezakeen keinurik baliagarriena.