Bertan zehaztutakoaren arabera, gaikako bilketaren tasa %77,7koa izan zen Debagoienean iaz. Duela bost urteko datuekin alderatuz gero, ia 20 puntuan egin du gora tasa horrek. Herriz herri aztertuz gero ere, datuak antzerakoak direla azaldu du Mankomunitateko hondakinen informazio bulegoko Olatz Izagirrek.
Aurtengo datuei dagokienez, Koronabirusak eragina izan duela azaldu dute eta gaikako bilketak utzitako zifrek apur bat egin dute behera, %1 eta 2 inguru. Hondakinen sailkapen egokia egitearen garrantzia azpimarratu dute mankomunitatetik, eta gogorarazi dute gaikako bilketa-tasa zenbat eta handiagoa izan tratamendu kostua ere baxuagoa izango dela.