Manifestazioa uztailaren 4an, Zaldibarko zabortegiaren aferan erantzukizun politikoak exijitzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko eka. 26a, 19:24

Zaldibar Argitu herri plataformak prentsaurrekoa egin du gaur Elgetako Kafe Antzokian uztailaren 4rako Eibarren izango den manifestazio nazionala deitzeko. "Familiei eta herritarrei errespetuz erantzukizun politikoak mahai gainean jarri behar direla aldarrikatzen dugu, beharrezko diren dimisioak eta azalpenak emanez", adierazi du plataformako kide Jokin Bergarak.

Gaur, ekainak 26, egindako prentsa agerraldi jendetsuan salatu dute Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran oraindik aurkitu gabe jarraitzen dutela eta ez dela egon dimisiorik aurkeztu duen ordezkari politikorik: "Jada bost hilabete dira senideek eta herritarrek haien lagunak non dauden jakin gabe. Era berean, Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa negargarriaren ondoren, kargu politiko bakar batek ere ez du dimititu. Familiei eta herritarrei errespetuz erantzukizun politikoak mahai gainean jarri behar direla aldarrikatzen dugu, beharrezko diren dimisioak eta azalpenak emanez. Osasun demokratiko hutsagatik, ezin dugu onartu ezer pasa izan ez balitz jokatzea, zabortegiaren auzian egon diren praktika irregular guztiak zehatz-mehatz argitzeko ordua da, erantzukizunak har ditzatela nahi eta behar dugu!".

Euskal Herri mailako manifestazioa Eibarren

Arrazoi horiengatik deitu dute Euskal Herri mailako manifestazioa uztailaren 4rako, Eibarko Untzaga plazatik irtenda, 17:00etan. Protestan parte hartzeko dei zabala egin dute: "Denoi eragiten digun kontua delako, dei egiten diegu Euskal Herriko bazter ezberdinetako herrikideei manifestaziora etortzera, euren elkartasunaren bidez hau guztia argitzen laguntzeko. Era berean, eragile sozial eta sindikal ezberdinei eskatzen diegu batu daitezela gure deira, indarrak batzea eskatzen du egoerak. Kalean hartzea dagokigu orain".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak