HEMEN DEBAGOIENA

Juan Antonio Aguilar: "Informazioa batu ahala diseinuari forma eman nion eta horrela osatu nuen kartela"

Maialen Regueiro 2020ko uzt. 2a, 09:30

Sevillan egindako da aurten jaietako kartela. Juan Antonio Aguilar da egilea azaltzen du etxealdi garaian egin zuela topo lehiaketako deialdiarekin, eta parte hartzeko erabakia hartu zuela.

Elgetako Ferixa Nagusiko jaiak ospatuko ez badira ere, urtero antolatzen den kartel lehiaketa ez da bertan behera geratu eta Udalak maiatzean eman zuen aditzera zein izan zen aurtengo kartel irabazlea: Sevillako Juan Antonio Aguilarrek egindako Guztiok kalera kartela, hain zuzen.

Aguilar Sevillan bizi da, eta, konfinamendu garaian, sare sozialetan kartel lehiaketen bila hasi zen, diseinuarekiko zaletasuna du eta.

Elgetako jaietarako kartel lehiaketako deialdiarekin egin zuen topo, eta parte hartzeko erabakia hartu zuen: "Lehiaketan parte hartzeko baldintzak irakurri eta herriari buruzko informazioaren bila hasi nintzen Interneten. Informazioa batu ahala diseinuari forma eman nion eta horrela osatu nuen kartela".

Aguilarren lanak botoen %80 jaso du, eta "poztasunez" hartu du irabazlea izatearen albistea. Gainera, ez du lehiaketan gehiagotan parte hartzea baztertzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak