Gehienez ere bi bezero egon daitezke denda barruan aldi berean, kutsatzeak saihesteko neurriak hartu dituzte ardunadunek eta zerbitzua eskaintzeko ordutegian aldaketak egin dituzte gehienetan.
Aurreko astearekin alderatuta, orain lasaitasuna sumatzen dute merkatariek eta produktu jakin batzuk agortu baziren ere, ez daukate horniketa arazorik eta herritarrak konforme daude herrian dagoen eskaintzarekin.
Negozioez gain, arrain saltzailea joaten da Elgetara baina hurrengo astetik aurrera, arraina erosteko funtzionamendu berria egongo da.
Funtzionamendu berri honekin, jendea gutxiago irtengo da kalera eta erosketaren prozesua azkarragoa izango da.