Zaldibarko zabortegiko lur-jausia dela-eta Elgetan bizi duten egoeraren berri jaso du GOIENAk. Zapatuan Elgetatik irten zen Eitzagarako zutabeetako bat eta manifestazioko gorabeherez gain, elgetar batzuen iritziak ere jasotzen ditu erreportajeak. Atzo, astelehena, erabaki zuen Elgetako Udalak Zaldibarko, Ermuko eta Eibarko udalek emandako gomendioak jarraitzea, hots, aire libre kirolik ez egitea eta etxeak ahalik eta gutxien aireztatzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.