Egutegia "lotuta"
Hamaikagarren edizio honetako saioak "lotuta" dituela adierazi du Patxi Montero dantzariak. Abenduaren 7an esate baterako, Kataluniako talde bat arituko da saioa eskaintzen. Hala, saio batzuk Monterok berak gidatutakoak izango dira eta beste batzuk, berriz, toki ezberdinetatik etorritako taldeen eskutik izango dira.
Saio irekiak
Dantza herrikoiak edota dantzatzea gustuko duten herritarrei zuzendutako saioak dira eta hilean behin egiten dira. Monterok aipatu bezala, elgetarrez gain, inguruko herrietako jendeak ere hartzen du parte dantzaldietan: "Urrunagotik ere etorri ohi dira saioetara, Adibidez, Bilbo, Zarautz, Urola eta abarretik".