Argider Txurruka Intxortako Ahuntzak taldeko kideetako bat da. Sortu berri dute elkartea eta hogeitik gora gizon-emakume daude izena emanda. Aste bukaeran elastiko berriak estreinatu zituzten. Eskuragarri daude oraindik ere interesa dutenendako.
Hemen Debagoiena saioan izan zen atzo Txurruka. Intxortako Igoerari eta Intxortako Ahuntzak taldeari buruz egin zuen berba.