Herri Eskolako neska-mutikoen azoka txikiarekin abiatu dira Gabonak, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 21a, 10:56

Etxetik eramandako barazkiak, fruituak, ogiak eta gozoak ipini dituzte salgai, plazan. Egun berezia dute, zalantzarik gabe, ikastetxean. Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita espero dute eta Gabonetako oporrak hartuko dituzte.

Baserritar jantziekin dotore zeuden gaur Elgetako Herri Eskolako neska-mutikoak. Azoka txikia ipini dute gaur goizean plazan LHko 3., 4., 5, eta 6. mailetako ikasleek.

Ondotik, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita espero dute eskolan. Urtero ekartzen dituzte opariak eta aurten ere horrela izango delakoan daude gazteak. Gabon kantak ere prestatu dituzte haiei eskaintzeko.

Eguerdi inguruan guraso elkarteak ipinitako txorizoa jango dute denek eskolan, eta goizeko jardunaldia amaituta urtarrilaren 7ra arteko oporrak hartuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak