Elgeta 21 S.L. disolbatzea eta likidatzea onartu du Elgetako udalbatzak

Eneko Azurmendi 2018ko aza. 30a, 10:43

Hamar urtez jarduera gabe egon den Elgeta 21 S.L. udal sozietatea disolbatzea eta likidatzea onartu du Elgetako udalbatzak azaroko osoko bilkuran. Horrez gain, Mizpirualdeko fundazio publikoa desegin ondoren azaldu daitezkeen obligazioei aurre egiteko konpromisoa ere hartu du.

Hamar urtez jarduera gabe egon den Elgeta 21 S.L. udal sozietatea disolbatzea eta likidatzea onartu du Elgetako udalbatzak azaroko osoko bilkuran. "Foru Aldundiari egoeraren berri eman izan diogunean, aipatu izan digute komeniko litzatekeela udal sozietate hau, ez badugu ezertarako erabiltzen", azaldu du Iraitz Lazkano alkateak.

Lau puntu onartu dituzte: Sozietatearen disoluzioa; administratzailearen kargu uztea eta likidatzailearen izendapena; sozietatearen likidazioa eta esleipen akordioa eta publikora igotzeko ahalmena, merkataritza erregistroan izena eman ahal izateko. Hala, akzioak %100ean Udalaren eskuetan geratu dira eta, printzipioz, behintzat, ez du ezer ordaindu beharrik izango. "

Bestalde, Mizpirualdeko fundazio publikoa desegin ondoren azaldu daitezkeen obligazioei aurre egiteko konpromisoa ere onartu du udalbatzak. "Nik ulertzen dut legez derrigortuta gaudela erantzutera halako zerbait gertatu ezkero. Hala ere, Bergaratik beharrezkoa ikusten zuten hau. Orain Kabiaren eskuetan dago egoitzaren kudeaketa, baina patronatuaren parte gineneko garaiagatik, etorkizunean zerbait gertatu ezkero eta kalte-ordainen bat ordaindu beharra izanez gero-edo, gu arduratu beharko ginateke ordaintzeaz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak