Manolo Cainzosek eguaztenean aurkeztuko du 'Elgeta lehen eta orain' liburua

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko aza. 23a, 13:13

Manolo Cainzosek liburu berria kaleratu du. Elgeta lehen eta orain du izenburua eta egileak eguaztenerako iragarri du aurkezpen ekitaldia. 19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian.

Ez da Cainzosek argitaratzen duen lehenengo liburua. Oraingoan, ordea, Elgetako historian oinarritu da eta herriaren sorrera, bilakaera eta ondarea jasotzen ditu bertan. Liburuak Elgetako Udal Artxiboan hasitako txukunketa lanen ondorioz hasi zen forma hartzen. Txema Barrutiaren laguntzarekin orain hiru urte hasi zen zeregin horretan Cainzos eta bertan pilatutako dokumentuetan informazio interesgarri ugari aurkitu dutela dio. Ahaide nagusien arteko borrokak, Konbentzio gerrak, Karlistaldiak, 36ko gerra… Historiako pasarte esanguratsu horiek Elgetan zer nolako eragina izan zuten jasotzen da dokumentu horietan eta liburuan jaso ditu Cainzosek.

Aipamen berezi ugari

Liburuak tarte berezia eskaintzen die herriko baserri sareari, bestelako eraikuntza arkitektonikoei zein ondare artistikoari. Aipamen berezia egiten zaie, baita ere, Elgetan sortutako pertsona esanguratsuenei. Esaterako, Calahorrako inkisidore izandako Martin Saez Ibarrakoa, Olaegitar Otxoa Donor jauntxoa, frantziarren aurkako gerretan ekintza esanguratsuak egindako Maria Angela Telleria edo hurbilagoko historian Domingo Iturbe ongilea, edo Cesareo Eguren Larrañaga administratzailea.

Liburua salgai 20 eurotan

Eguaztenean Elgetako historiaren inguruko aurkezpen laburra egingo du Manolo Cainzosek. Liburuan jasotzen dituenak lehen aldiz plazaratzeko aukera emango dio ekitaldiak. Noski, irekia da eta interesa duten herritar guztiak daude gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak