Umeak ziren 1936ko udazkenean Olatza baserriko Luzio Garai, Zabaleta baserriko Ana Mari eta Eugeni Alberdi, okindegiko Arantxa Arantzeta, Agarre Goikoa baserriko Jose Mari Arantzabal eta Galarraga baserriko Julian Azkarate.
Beste askok moduan gehienek ihes egin behar izan zuten, eta bueltan suntsitutako herria eta apurtutako etxeak aurkitu zituzten. Egoera hura eta gerra ostean etorri zen errepresioa nola bizi izan zituzten kontatzen dute Gerra etxe atarian izeneko dokumentalean. Ikuspegi historikoa Eibarko historialari eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteko Jesus Gutierrezek eskaintzen du.
Orduko Elgeta ezagutzeko aukera emango duten artxibo irudiak, egunkarietako azalak eta elgetarrek urtero egiten den errekreazioko irudiek janzten dituzte sei protagonisten testigantzak.