Debagoienean kokatutako erreportaje bereziak. Gertuko gaiak protagonisten ahotik.
Uztailaren 21ean bete dira 150 urte Espainiako Gorteek euskal lurraldeetako Foruak abolitu zituztela; eta baita 50 urte Alkateen Mugimenduko kideak Bergaran batu zirela ere. Bi mugarri historiko horiek ardatz hartuta ekitaldi politiko-instituzionala egin zuten Bergaran, Usondo parkean, uztailaren 19an.
Hemen duzue ikusgai Goiena Komunikazio Taldeak ekoiztutako Burujabetza iparrorratz ikus-entzunezko erreportaje berezia. Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena eta foruen abolizioaren 150. urteurrenaren harira, historialarien, Alkateen Mugimenduko kideen eta gaur egungo euskal politikarien ahotsek gorpuzten dute lana.
Añube taldearen bosgarren urteurrena ospatzeko Aretxabaletako Areantza auzoan egindako jaialdi berezia, protagonisten eta zaleen ahotik.
Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa liburua ardatz hartuta izen bereko dokumentala egin zuten. Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek, besteak beste, Elgoibarko Txillarre baserrian egin zituzten batzarrak jasotzen ditu l anak; bost urtetan egindako bilera haien ondotik etorri zen eta bake-prozesua. Politikoez harago, baina, baserriko ugazaba den Rubiok egindako lanean ipini dute fokua egileek.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bergarako Udalak elkarlanean antolatutako egitasmoan zahartze eta elikadura osasuntsua, osasun mentala eta bakardadea izan zituzten hizpide, hitzaldien eta elkarrizketa-gune irekien bitartez. Honako hau da urtarrilaren 15eko eta 16ko ekintzek emandakoaren laburpena.
Danbaka musika lehiaketaren seigarren edizioko sari nagusia irabazi izanagatik disko berria grabatzeko laguntza jaso du Oñatiko Malko taldeak; azaroaren 14an kaleratuko du boskote oñatiarrak Minmugak izeneko disko berria. Jarraian, diskoaren sorkuntza eta grabaketa prozesua barru-barrutik erakusten duen Min mugetan izeneko erreportaje berezia.
Eskualdeko zinemagileak ere izan dira 73. Donostia Zinemaldian askotariko ekoizpenak aurkezten eta ikusleen harrera ona jaso dute. Hona hemen Zinemaldian bizitakoaren laburpena.